Sagardoa Euskal Herriko historiaren parte izaten da eta honekin batera isurtzen da betidanik.
Sagardotegi baten ateak zabaltzea, Euskal Herriko tradizioan sartzea bezala da.
Uste komunek bestelakoa badiote ere, sagardoa ez dator Bretainiatik edo Normandiatik, hara ekarri zuten euskal itsasgizonek VI. mendean haien itsasontzietan.
Antzinarotik goiti, sagar asko zeuden Euskadi osoan.
I mendean, Estrabon geografo greziarrak Euskal Herriko sagarrondoen ugaritasuna deskribatu zuen eta pitarra kontsumitzen zela aipatu zuen, ur irakinean eta eztian murgiltzen ziren sagar puskekin egindako edaria.
Erdi Aroan, 1134ko «Donejakuerako erromesaren gida» liburuan, Aymery Picaud-ek idatzi zuen Euskal Herrian baizik ez zirela sagarrak, sagardoa eta esnea aurkitzen elikagai gisa.
Behiala, etxalde guztiek dolarea zeukaten sagardoa ekoizteko, XIX. mendea arte egon baitzen edari nagusia, ardoa, garagardoa eta… ura baino aise lehenago!