Sagardoa egiten zuten etxalde horiek sagardotegi deitzen ziren.
Sagardotegi hitzaren erroak dira: sagar, ardo (edari hartzitua) eta -tegi (leku baten jarduera adierazteko).
Horrela azal genezake hitza: sagarrez egindako edari hartzitua ekoizten den lekua.
Garai hartan, itsasgizonek eta herritarrek haien sagardoa zuzen ekoizleei erosten ohi zieten sagardotegietan. Erosketa horiek kari, haien jakiak ekartzen zituzten bertan kontsumitzeko, zurezko mahai handi batzuen inguruan, zutik.
Otordu horien denboran, sagardoa edaten zuten nahi bezainbat upeletik zuzenean hartuz «Txotx» oihua entzuterakoan.
Bertsolariek sortutako neurtitzek alaiturik, dastatze horien inguruko giroa asma dezakegu!
Gaur egun, haien sagardoa ekoizten duten 80 sagardotegi baino gehiago zenbatzen ditugu. Gehienak Astigarraga eta Hernaniko herrietan bilduak dira, Donostiatik hurbil, Gipuzkoan.