Gure Kanbar Sagardotegia.

Kanbar sagardotegia Biarritzeko ohiz kanpoko leku bat da, dituen nortasuna, hiri barneko kokapena eta baratze pribatuarengatik.

1700eko bihitegi horretan, sagardotegien giroaz goza ezazue, arkitektura zaharra eta gaurkotasuna batzen dituen areto batean. Egurra eta harria bezalako ekai nobleak altzairu eta berinarekin nahasten dira.
Gaineko solairuan, jateko aretoek erosotasuna eta lagun arteko giroa eskainiko dizkizuete.
Sagardoa dastatzeko Txotxaren aretoak leku miresgarri honetako historian murgiltzen gaitu.
Zurezko mahai handiz hornitutako 250m²ko baratze zuhaintsuari esker, Biarritzeko leku paregabekoa dela erran dezakegu.

Biarritzeko egoitza zahar honen Kanbar izena misterio bat geratzen da egungo egunean.
Batzuk diote kanbara edo ganbara hitzetik datorrela, logela (ganbera), edo hedatuz, bihitegia (ganbara) erran nahi duena.
Beste batzuk diotenez, XVI. mendeko Biarritzeko parrokiako abade bati dagokio, Johannes de Cambare, egoitzari izena eman ziokeena.
Azkenik, elezahar batek dio Jaulerry familiatik datorrela, Biarritzeko kortsario ohiak. Haien urruneko espedizioetatik ekarri zuketen landare tropikal hau: ñamea, frantsesez le Cambarre.

Sagardotegi menua hautatutako ekoizpenekin

Ekoizkin freskoekin baizik ez dugu lan egiten eta tokiko ekoizleei ematen diegu lehentasuna.

Alabaina, arrautzopilak egiteko baliatzen ditugun arrautzak Arradoy Euskal etxaldeetatik datoz. Aho gozagarri gisa zerbitzatutako txistorra Errenteriako Carnicas Bidea etxetik dator, Gipuzkoan. Makeako Onetik gasnategiak ditu gure gasnak egiten, bere esnea Euskal Herriko ekoizleen aldean baizik ez biltzera engaiatzen dena. Gure basa-bakailao freskoa Donostiako arrandegian erosten dugu, Ederpesca etxean. Azkenik, Premium mailako idiki saiheskia Galiziatik dator, Txogitxu euskal harategi eztabaidaezinaren bitartez.

TXOTXA
KANBAR SAGARDOTEGIAN

Txotxa, sagardoa isurarazteko upelean egindako zuloa tapatzeko makil txiki eta zorrotz hura da.
Denbora joan ahala, sagardo upelak diren aretoa honela deitzeko ohitura finkatu zen : txotxa. Soilki, “txotxera joatea” da upel desberdinetara sagardo sorta hartzera joatea. Txotxean, sagardo naturala dasta daiteke, ez biziki gasduna, nortasun handikoa, aldi berean garratza, gazia eta fruitu gustuan oinarritua.
Kanbar sagardotegiko Txotxean, hiru euskal sagardo isurtzen dira gure upeletatik :
- Zapiain, Donostiatik hurbil, Astigarragako aspaldiko sagardotegia zaharrenetarikoa da. Sagardogintzan ari da 1542tik goiti. Nolakotasun handiko sagardo hau gazitasuna eta fruituaren azukre neurriaren artean orekatua da. Gaur egun, Zapiain sagardotegiak ikerketetan eta garapenean indar handiak egiten ditu, eta beti bikaintasunaren bila dabil bio sagardoak proposatuz, %100ean Euskal Herriko sagarrekin ekoiztuak, haritz upeletan zaharkituak.
- Zelaia, Hernanin kokatua, auzoko herria, sagardotegi famatu honek sagardoa ekoizten du 1906tik goiti. Bere sagardoa oso interesgarria da, aski lehorra, gazia, ez hainbat fruitu gustukoa. Egian datza.
- Kupela, gozoago eta fruitu gustu handiagoko sagardo bat apailatzeko erronka altxatu duten Iparraldeko bi enpresaburu gazteen historia gogo-pizgarria da. Horretarako, azukre gehien ematen duten sagarrak hautatu dituzte eta Astigarragako Agustin Etxeberria sagardogile maisuari dei egin diote haien sagardoa ekoizteko. Tradizio hutsean egonez, haien ekoizkin desberdintsua gustatuko zaio eztitasunaren bila dabilen publiko zabalari.

GURE Kontzeptua